X ahula

DEFINIZIOA

X ahularen sindromea, X kromosomaren nahasketa da, geneen bidez herentziaz jasotzen SINDROME Xdena. X kromosomaren beso luzean dagoen FMR1 genearen mutazioaren ondorioz ematen da. Sindrome honek, gizon eta emakumeengan eragiten du, baina nabarmenagoa da gizonengan; izan ere, emakumeek bi X kromosoma izatean bigarrenak babesten ditu.

X ahula sindromea duten pertsonek, ezaugarri fisikoei eta beraien garapenean eragiten diete. Ezaugarri fisikoei dagokienez, aurpegi luzea eta belarri handi eta zabalak izan ohi dituzte, estrabismoa, otitisa, epilepsia, menopausia goiztiarra izaten dute. Beraien garapenean ere eragiten die; besteak beste, atzerapen mentala eta garapen motorean atzerapenak eta alterazioak egon ohi dira eta hizkuntza, arreta arazoak eta hiperaktibitatea edukitzea normala izaten da.

EZAUGARRIAK

X ahula sindromea detektatzea ez da erraza. Gaixotasun hau normalean 7 urterekin nabaritzen hasten da. Ezaugarriak hauek dira:

  • Mutilak izan ohi dira
  • Haserrealdiak izaten dituzte
  • Jokaera erasotzailea dute
  • Ikasteko arazoak dituzte
  • Epilepsia dute
  • Txaloka ibiltzeko eta eskuak koskatzeko joera dute
  • Begi kontaktu eskasa dute
  • Umore aldaketa izaten dute
  • Hiperaktiboak dira
  • Lotsatiak dira
  • Hizketa azkarra, errepikakor eta etengabea dute

ESKU HARTZEA

Nahaste hau, modu errealistan azaltzea komeni da, beraien sintomak ulertzeko eta onartzeko.  Halaber, gurasoekin informazioaren elkartrukea emango da, hauraren inguruko garapena, behaketa…nolako den azalduz.

Beraien ezagutzetatik eta interesetatik abiatuko gara, honek jarduera anitzak eta laburrak proposatzea ekarriko du eta erantzuteko denbora tarte luzea utziko diogu.

Egunerokotasuneko egoeretan lan egingo da, bere bizitzan erabilgarriak izango zaizkion edukiak/egoerak (dendetara jolastea, diruaren erabilera…).

Irakasleak ikasgelan ezberdintasunen inguruan sentsibilizazioa erakutsiko du eta hori praktikan jartzeko ariketa ezberdinak egitea garrantzitsua izango, bestelako ikasleak denak ezberdinak garela ikus dezaten.

Ingurugiro goxoa eta enpatikoa diseinatzea aberatsa izango da.