Ikusmen urritasuna

DEFINIZIOA

Ikusmen urritasun bat ikusmenean zorroztasuna eta ikusmen muga bat izanetan datza. Hau da, pertsona hauek ez dute ondo ikusten distantzia, argitasuna, kontrastea eta egokitzapenaren arabera.

ETIOLOGIA

Ikusmen urritasuna dutenek, jatorri ezberdinak izan ditzakete. Guztira hiru taldeekin aurkitzen gara: jaio aurrekoa, jaiotzarekin lotutakoa eta jaio ondorengoa.

Jaio aurretikoa: jaio aurretikoez mintzatzean, glaukoma genetikoaz (begi globoaren deformazioaz), sortzetiko kataratez (gardentasunaren galera, ) edota herentziako iritisaz ari gara.

Jaiotzarekin lotutakoak: jaiotzaren inguruan, 1.3kg baina gutxiagoko pisua duten haurrak goiztiarraren retinopatia jasan dezakete, hau da, ikusmen urritasuna izatetik, itsutasunaren hondarren bat izateraino pasa daiteke.

Jaio ondorengoa: jaio ondoren, kornearen zauriarekin eta erretinaren desplazamenduarekin aurki daitezke.  Honez gain, haurrari jaio ondoren, traumatismo eta infekzioak ere sortu daitezke ikusmenean.

MOTAK

Ikusmen-urritasunaren larritasunaren arabera hiru mota daude: itsuak direnak, anbliopia pairatzen dutenak eta miopia, astigmatismoa, hipermetropia, begi alferrak eta holakoak dituztenak .

Itsuek

  • Ez du besteen begiradak jarraitzen
  • Ez du besteen keinuak imitatzen
  • Ezin da autonomikoki mugitu eta lekua antolatu
  • Ez ditu posturak kontrolatzen
  • Arazoak ditu espazioan orientatzeko
  • Muskuluen garapena ez da nahikoa jarduera fisiko ezaren eraginez
  • Ez dauka erortzearen zentzurik
  • Zuzen-zuzen ibiltzen da.Koordinaziorik gabeko ibilera dauak eta arazoak ditu orekan; belaunak okertzeko joera dauka
  • Aurpegian adierazpen pobrea du, ez dago imitaziorik eta keinuak oso zurrunak dira; horrek oztopatu egiten du ondo ikusten duten pertsonekiko komunikazioa
  • Elkarrizketetan ez dute bururik biratzen eta ez dakite euren txandari itxaroten
  • Jokabide estereotipatuak, automatikoak, kontrolik gabeak eta etengabeak (balantzeak eta eskuak begietan sartzea) ; ez dira kalte neurologikoen ondoriozkoak. Helburua: autoestimulazioa.
  • Hizkuntzarik ez du kalterik jasan
  • Berbalismoak: ez dakienari buruz hitz egiten du
  • Konpentsazioaren bidezko defentsa mekanismoak erabiltzen ditu:
  • Zorrotzagoa, adimen azkarragokoa edo sarkasmo ugarikoa da …
  • Lagunik ez badauka, ez da beraren izaeraren erruz, itsua izatearen eraginez baizik.
  • Bakardade sentimenduak
  • Familian onartua izateko arazoak, eta gaitzespen edota gehiegiko babes sentimenduak
  • Braile behar dute

Anbiopalikoak

  • Errealitatea interpretatzean akatsak egiten dituzte
  • Pertsonak siluetengatik, jarreragatik, jantziengatik edo koloreengatik ezagutzen dituzte
  • Akatzak egiten dituzte lekuengatik mugitzerakoan
  • Segurtasun ezaren eta gutxiagotasunaren sentimenduak. Zailtasun fisikoak ditu inguruan moldatzeko
  • Gelditasuna dauka, mugimendua behar duten jardueretan.
  • Ikusmen arazoa ezkutatzeko jarrera eta gizartean arazo hori ez onartzeko joera. Batzuetan, lagunduz gero haserretu egiten dira.
  • Konpentsazioaren bidezko defentsa-mekanismoak, ikusmenaren fantasia, batzuetan ikustearen itxura eginez
  • Buruko irizpide zurrunak
  • Bakardade sentimenduak
  • Irakurketaren erritmoa motela izango da, zorroztasun eta ikus eremu nahikoa ez izatearen eraginez
  • Irakurtzen nekatu egiten da, ahalegin handia egin behar baitu.
  • Ez dauka motibaziorik ikasketetarako: denbora luzeagoa eta esfortzu handiagoa behar du eta handitzeak edo grabazioak erabiltzen badira ere, arazoa oso konplexua da.

Miopia, astigmatismoa, hipermetropia, begi alferrak eta horrelakoak dituztenak

  • Klasean arreta galdu
  • Arbela ikusteko arazoak
  • Papera oso gertu jarri idazterakoan, marrazterakoan, irakurtzerakoan …
  • Begiak txikitzea
  • Lekutik aldatu arbela ikusteko

BALIABIDEAK

Baliabide pertsonalak

Baliabide materialak

tifloteknologia

Tifloteknologia: Tifloteknologia izenarekin pertsona itsuentzat teknikak eta tresnak berriak sortzen dituen teknologia ezagutzen da. Teknologia hau oso praktikoa da eta helburu nagusia bezala itsuen eta gutxi ikusten duten pertsonen bizitza erraztea du. Horren arabera laguntza-teknologia da.Teknologia hauen asmo nagusietarioa komunikazio egungo teknologiak beraien erabilerarako moldatzean datza. Moldaketa horiek gabe pertsona itsuek ezingo lukete ordenadoreak edo telefonoak erabili eta, ondorioz, haien jendarte-bazterketa larrituko litzateke. Moldaketa horiek oso pertsonalizatuak izaten dira, pertsona bakoitzaren beharrei hobeto erantzuteko.

Braile: 1821.urtean, Louis Baille frantsesak, itsuek idatzi zein irakurri ahal zezaten Braile sistema sortu zuen. Sistema ortografikoaren moldaketa bat da, ohiko irakurketa sistemabraile bisuala bada, braille sistema ukimenaren bidez baliatzean datza. Edozein euskarritan, erliebez idazten da eta honela erliebea hatzekin ukituz irakurtzea lortzen dute.

Braillea, erliebedun sei puntuko zeinu generatzailea da eta puntu hauen konbinaketa ezberdinak eginez, alfabetoko letra guztiak irakurtzeko balio du.

ESKU HARTZEA

Familiaren testuinguru sozialetara zuzendutako jarduerak

  • Sentsibilizazio kanpainak egin
  • Ikusmen urritasuna lantzen duten jardunaldiak egin. Komunitate guztiari zuzenduta.
  • Haurren integrazioa lortzeko ekintzak egin
  • Familien parte hartzea bultzatu
  • Ikusmen urritasunaren inguruko ikerketak bultzatu

Gurasoentzako orientabideak

  • Ikusmen urritasunen bat daukatela susmatu ezkero pediatrara eraman beharko dute eta haiek ondorioztatzeko haurrak ikusmen urritasuna daukan edo ez. Izan ezkero okulistara eta oftalmologora eraman beharko lukete haurrak beharrezko betaurrekoak jartzeko eta urritasuna kontrolatzeko urritasun txikia izatekotan eta handia balitz (itsu egotea edo ia) leku aproposetara eraman beharko lukete ingurura moldatzeko ariketa bereziak ikasteko:

-Brailea ikasi irakurri eta idazteko

-Bastoia erabiltzen ikastea bakarrik alde batetik bestera joateko

-Ordenagailuak programa bereziekin erabiltzen ikasi.

-Jolas bereziak mugikortasuna eta entzumena lantzeko.

  • Itsua edo anbliopia izan ezkero leku berezietara eramatea (ONCEra adibidez) inguruari ondo moldatzen ikasteko pertsona autonomoa ailegatzera lortzeko. Hau da, ONCEkoak metodo desberdinak erakutsiko diete inguruan ondo moldatu ahal izateko.
  • Urritasuna lehenbailehen murriztea (posiblea den egoeratan) edo gelditzea. Adibidez, hipermetropia eta astigmatismoa murriztu daiteke, miopia gelditu eta begi alferra desagertu.
  • Haurrari bere desberdintasunarekin bizitzen erakutsi
  • Etxean gauzak leku berdinean edukitzen saiatu eta aldatzen badira beraiei adierazi
  • Hitz egiterakoan ahalik eta informazio gehien ematen saiatu
  • Umeari gauzak esperimentatzen uztea, jakin dezan nora ez den hurbilde behar edo zer ez duen ukitu behar
  • Portaera ereduak eta jokoaren arauak gainontzeko haurrak bezala jarraitzea eskatu
  • Egoera bakoitzak eskatzen duen portaera arautua erakutsi eta eskatu

Irakasleentzako orientabideak

  • Ikusmen urritasunen bat daukatela susmatu ezkero irakasleok gurasoekin kontaktuan jarri behar gara pediatrara eramateko eta haiek ondorioztatzeko haurrak ikusmen urritasuna daukan edo ez.
  • Beste ikasleei egoera azaltzea eta denok desberdinak garela eta bere desberdintasuna azalduz haurra klasean integratzea.
  • Erreferentzia puntu finkoak eman tokian kokatu ahal izateko.
  • Objektu eta altzariak oinarrizko kokapen finkoan mantendu, edozein aldaketaren berri emanez.
  • Toki zabal eta erosoak eman bere material espezifikoa ordenatua izan dezan.
  • Inguruaren azterketa egitera eta ezagupenera bultzatu
  • Eskuak konstruktiboki okupatuta izan ditzan saiatu, autoestimua eta isolamendua saihesteko.
  • Idatzizko edozein informazio ahoz indartu.
  • Lanak ere neurrian baloratu, gain balorapenak saihestuz.
  • Eskolarizazio lehen urteetan taldeko jokoak bultzatu eta antolatu, horietan paper aktibo bat izango duela ziurtatuz.
  • Testu liburuetako letrak handitu eta liburuak PDF formatura pasatu errazago irakurtzeko.