Prebentzio mailak

1.Lehen mailako prebentzioa

Zerbait gertatzen dela ikusten dute, baina diagnostikoa ez dago egina. Prebentzio maila honen helburua, haurtzaroan gerta daitezkeen gora-behera edo urritasunak ekiditen saiatzea da. Gehien bat osasun, zerbitzu sozial eta hezkuntza arlotan.

  • Osasunean: planifikazio familiarra, haurdun dauden emakumeei atentzioa eskaini…
  • Zerbitzu sozialean: arrisku sozialak eta tratu txarrak aurreikusteko esku h
    artzeak.
  • Hezkuntzan: haurrei heziketa egokia emateko, familiari zuzendutako formazioak, hitzaldiak…

2.Bigarren mailako prebentzioa

Arrisku egoerak eta garapen nahaste posibleak detektatzea da prebentzio maila honen helburua, hau da, diagnostiko goiztiar bat egitea da.
Detekzioa ahalik eta goiztiarren egitea komeni da, bigarren mailako zailtasunak ekiditeko.

3.Hirugarren mailako prebentzioa

Prebentzio maila honetan, behin betiko diagnostikoa egiten da. Honek, haurra, familia eta bere inguruaren garapenaren baldintzak hobetzea du helburu. Horretarako, behar diren esku-hartzea martxan jartzen dira zerbitzu guztietako profesionalak parte hartuz (osasuna, gizarte zerbitzuak eta hezkuntzakoak). Nahasteak gainditu, garapena bermatu, bigarren mailako nahasteak ekiditu eta inguruneko arrisku faktoreak moldatzean datza.