Motore urritasuna

DEFINIZIOA

Gorputz koordinazio alterazioa duen ikaslea, modu etengabe edo iragankorrean motore aparailuan eragozpenen bat duena da, sistemaren baten funtzionamenduan anormaltasun bat duelako, bere adin bereko ikasleek egin dezaketen ekintzaren bat maila aldakorrean mugatzen duena.

MOTAK

Afektazio mailaren arabera paralisia edo paresia izango da.

Paralisia

  • Monoplexia: gorputzadar bakar baten paralisia (hanka edo besoa)
  • Hemiplejia: gorputzaren atal baten paralisia
  • Paraplejia/diplejia: bi hanketan paralisiasilla_ruedas
  • Tetraplejia: lau gorputzadarren paralisia

Paresia

  • Monoparesia: gorputzadar bakar baten paralisi arina edo osatu gabea
  • Hemiparesia: gorputzaren atal baten paralisi arina edo osatu gabea
  • Paraparesia/disparesia: bi hanketan paralisi arina edo osatu gabea
  • Tetraparesia: lau gorputz adarren paralisi arina edo osatu gabea

ERAGINA

Hau eragiten duten hainbat kasu daude:

  • Jaio aurretiko faktoreak: haurdunaldian ematen dira eta gaixotasun infekziosoak dira nabarmenenak: odol-inkonpatibilitate faktoreak…
  • Jaiotze inguruko faktoreak: erditzean gertatzen dira eta normalean denbora aurretik jaiotzen diren haurrak dira: oxigeno eza…
  • Jaiotze ondorengo faktoreak: gaixotasun infekziosoak eta hauek ondorio bezala garun lesio bat utzi dezakete: deshidratazioa, sukar altuaren eta beherakoaren ondorioz…

EZAUGARRIAK

  • Motore aparatuan alterazioa: mugimenduak egiteko zailtasunak edo ezintasuna
  • Alterazioa: Etengabea edo egonkorra: edozein pertsonak izan dezake bere bizitzan motore urritasuna
  • Sistema baten funtzionamenduan anomalia: hezur-artikulazioa sisteman, gihar sisteman, nerbio sisteman edota bi edo hiru sistemetan.
  • Maila desberdinetakoa: bakoitzak gaitasun funtzional desberdina izango du.
  • Ekintzaren bat maila aldakorrean mugatzen du
  • Testuinguruan ekiteko, eragiteko gaitasuna mugatuta
  • Helduen Espektatiba baxuak
  • Laguntza teknikoen laguntzaren beharra

SAILKAPENA

1.- NERBIO SISTEMARI DAGOZKIONAK:

1.1.- JATORRIA GARUNEAN

  • Garun Paralisia
  • Traumatismo kraneo-enzefalikoak
  • Tumoreak

1.2.- JATORRIA ARDATZEAN

  • Ardatz Bifidoa
  • Poliomilitia
  • Traumatismo medularrak
  • Endekapenezko lesio medularrak