Kristinaren kasua

Kristinak, nahiz eta diagnostikorik ez eduki irakasle guztiak baieztatzen dute ume hiperaktiboa dela. Bere bizitza nahiko zaila izan dela esan daiteke. Bere gurasoak bera jaio aurretik banandu egin ziren eta gaur egun arte ez du bere ama ezagutu. Amak bere bizitza aparte egitea nahi izan du eta alabaz ez da gogoratu ere egin. Bere bizitza nahiko desantolatua izan da. Kristinaz aparte beste bi seme ditu.krixtina

Kristinak umezurztegi batean igaro zituen bere lehenengo urteak, bere amonak (aitaren amak) juizioa irabazi zuen arte. Geroztik bere amona eta bere aitarekin bizi izan da. Etxeko egoera ez da baliabide materialei dagokionez oso ona, askotan ez dago janaririk, zikinkeria ere nabaria da. Amona oso zaharra da eta etxeko giroa ez da oso estimulantea haurrarentzat.

Kristinak 6 urte bete behar ditu. Urte hauetan ez du bere amaren berririk izan. Duela gutxi umearen bizitzan agertu da ama. Alde legaletik alaba astean behin ordu bat berarekin egoteko eskubidea lortu du. Umearentzako egoera bat-batekoa izan da eta modu batean “shock” bezalakoa izan da berarentzat. Ez ditu amaren bisita hauek nahi baina bisita hauek jasan behar ditu.

Astelehenero bere ama ikusi behar du eta egun horretan egonezin handia izaten du. Ezin da kontzentratu, alde batetik bestera ibiltzen daeta ezin da lasai geratu ezta momentu batean ere. Burutik pasatzen zaion lehenengo gauza egiten du ondorioetan pentsatu gabe. Astearteetan gaizki egoten da aurreko egunean egoera txarra bizi izan duelako. Maitasunaren behar handia du eta eskatu eta eman egiten du. Asteazkenean oraindik gaizki dago. Ostegunetan errekuperatzen da. Halere maitasuna eskatu egiten du behin eta berriz. Ostiraletan berriz gaizki jartzen da badakielako asteburuan bere familiarekin pasa ondoren berriro astelehena helduko dela eta amaren bisita tokatzen dela. Nahiz eta horrela esan, ez da hain zehatz ematen, aste onak eta txarrak ditu, gora beherak. Baina nabari da amaren bisitak eragina duela beregan.

Gelan duen jokabideari buruz esan daiteke, arreta mantentzea oso zaila egiten zaiola. Ahal duenean aulkitik jaiki egiten da eta gelatik bueltak ematen ditu, adibidez atera behar ez duen liburua hartu eta begiratzen hasten da. Liburua ixteko esanez gero, utzi egiten du baina berehala hartzen du berriro edo beste baten bila doa. Horrela denarekin.

Ikaskideek tonta dela esaten diote. Autoestima baxua du eta horrelako komentarioekin baxuago oraindik. Gauza da bere gelakide askok baino maila intelektual handiagoa duela. Ospe txarra gelakideen gurasoen artean ere zabaldu da eta ez dute beraien seme alabek Kristinarekin harremanak sendotzerik nahi. Ez du lagun minik ezta lagunarteko harremanik ere.

Kristrinak auxiliar baten laguntza du, astean ordu batzuk irakasle laguntzaile bat izaten du batez ere lantzen ari garengaietan arreta mantentzen laguntzeko. Arreta mantentzen duen egoeretan emaitza oso onak ateratzen ditu, egun ona duenean behintzat. Bestela ez.