Helburuak

Arreta goiztiarrak, nahaste edota gaixotasunen arazo eta oztopoak  gainditu edo ekiditea du helburu; horrela, haurren ongizatea bermatzea eta garapenean eragin dezaketen, edozein motatako oztopo edo zailtasunak murriztu ahal izango dira. Bestetik, ahalik eta baliabide gehien ematea garrantzitsua izango da, haurren garapen integralerako; arlo sozial, familiar, eskola eta autonomia pertsonalean.

Arreta goiztiarra aplikatzean, hainbat puntu hartzen dira kontuan:

  • Urritasun baten efektuak murriztea.
  • Umearen garapena hobetzea.
  • Oztopoak saihestu eta behar espezifikoetara moldatzea.
  • Trastorno baten efektuak saihestea.
  • Inguruneari (familia) arreta jartzea.
  • Haur hauek subjektu aktibo bezala kontsideratzea.
  • Bigarren mailako defizitak ekiditea.
  • Familia/ingurunearen beharrak asetzea.