Esku hartzea

Esku-hartzea, behatu beharreko jokabide baten edo batzuen gabezia hauteman orduko jarri behar da abian edo alerta seinaleak agertzen direnean.  Ez da beharrezkoa eta ez da komeni esku-hartzea abiarazteko zain egotea garapenean zailtasunen bat sumatu baldin bada. Horretarako, irakasle tutoreek, irakasle aholkularien laguntza izango dute, eta familiari ere elkarlanean jarduteko eskatuko diote.

Detekzio Espezifikoaren prozesua hasteko baldintzak betetzen badira, aholkulariak ez ezik, HPBko aholkularitza psikopedagogikoek ere esku hartuko dute.

Ikastetxeko hezkuntza-eragileen artetik esku hartzen ari diren eragileen laguntzarekin, HPBko aholkularitzak zehaztu beharko du baheketa-probak egin ostean balorazio psikopedagogikoa egin behar ote den; egin behar bada, egun indarrean dagoen prozedurari jarraitu behar zaio. Nolanahi ere, kezka-iturri diren jokabideen gaineko esku-hartzeak jarraitu egin behar du HPBko aholkularitzak ( balorazio psikopedagogiko horren ondorioz)  orientabide zehatzagoak ematen dizkigun arte.

Familiekin elkarlanean jardun behar da prozesuaren fase guzti-guztietan.

prebentzioak