Egoera motak

TRATU TXAR FISIKOA

Tratu txar fisikoa, haurraren erantzuleak, edozein dela eta, haurrari kalte fisikoa edota mina jasateko arriskua dakarkion nahita egindako ekintzari esaten zaio.

TRATU TXARRAKLesioak bi motatakoak izan daitezke: nahita eginikoak edo nahi gabe egindakoak. Nahita eginikoak, tratu txar baten aurrean ezartzen gaitu, baina nahigabe egindakoak, ordea, istripuz edo haurra jolasean egin duela adierazten du. Hauek bereizteko, nagusiki hiru ezaugarri mota izaten dira kontuan: lesioaren tokia, lesioa noiz gertatu den eta lesioaren forma eta tamaina.

Lesioez gain, tratu txarrak jasateak haurren jarrera aldatu dezake; haur batzuk honen aurrean, erasokor eta suntsitzaile bihurtzen dira, beste batzuk, ordea, beldurtiak eta barnekorakoiak bihurtzen dira.

Honez gain, haur batzuk lotsa sentitzen dute eta ez dute onartzen tratu txarrak jasan dituztela. Beste batzuk, egoera normaltzat hartzen dute.

AXOLAGABEKERIA

Axolagabekeria, haurraren erantzuleak haurraren oinarrizko behar fisikoak edota kognitiboak betetzen ez dituenean gertatzen da.

Axolagabekeria den edo ez jakiteko, jokabiden bitartez antzeman dezakegu, esaterako; elikaduran, haurrari ez zaio behar duen elikadura ematen, jantziei dagokienez, haurrak ez ditu arropabandonment-autistica egokiak eramaten eguraldira egokituz, higienea ere ez da mantentzen, zainketa medikoak ez ditu behar bezala jasotzen …

Axolagabekeria askotan pobreziarekin lotzen da, baina pobre izateak ez du esan nahi haurrak hau jasan behar duenik. Arazo hau, babesgabetasun ohikoena da eta tratu fisikoak bezain ondorio kaltegarriak izan ditzake.

TRATU TXARRA ETA ABANDONU EMOZIONALA

Tratu txarra eta abandonu emozionala, haurraren erantzule edota familiako kideek irain, iseka, gaitzespen edo haurra abandonatzeko mehatxu egiten dionean gertatzen da, erasotzaile eta haurraren arteko loturak etengabe blokeatuz. Jokabide ezberdinak daude:

Izutzea: Haurra mehatxuen bitartez izutzean datza, hala nola, zigor gogorrak edota abandonatuko dutela esanez.

Bakartzea: Haurra beste haurrenagandik edota beste pertsonekin komunikatzeko aukera ekiditean datza, haurra albo batera utziaz.

Etxeko bortizkeria: Hitz iraingarriak erabiltzea edota bortizkeria fisikoa erabiltzea haurra aurrean dagoen bitartean, bai gurasoen edota haurraren erantzule gisa aurkezten direnengandik.

Gehiegizko babesa: Haurraren adinari dagokion autonomia maila edo partaidetza ekiditea, gehiegizko babesa eskainiz.

Haur batek jasaten dituen tratu txarren artean identifikatzeko zailenak dira, hala ere, hainbat ondorioen bitartez identifika dezakegu haur horiek jasaten ari direla abandonu emozionala eta tratu txarra: haurra gizarte arloan kokatzeko zailtasunak , haurra erasokor bihurtzea edota bere adinerako lekutik kanpo dauden ekintzak egitea…

SEXU ABUSUA

Sexu abusua, pertsona heldu batek haurrarekiko sexu jokaera desegokia duenean gertatzen da. Sexu abusua eta bortxaketa ez dira gauza bera, bortxatzaileek gutxitan erabiltzen baitute indar fisikoa, hauek konfiantzaz edo harremanez baliatuz abusatzen baitute.

Abusu sexualaren barnean, sarketa genitalaz gain, sexu jarduera ezberdinak erabiltzen dira; genitalen estimulazioa, exibizionismoa, haurra masturbatzea… Orokorrean, neskatilak izaten dira biktima nagusiak, nahiz eta kasu batzuetan mutilak izan.

ABUSO SEXUAL.jpgJokabide hau behin eta berriz gertatuz gero, haurrak sekulako trauma psikologiko larriak jasaten ditu eta honek haurraren garapenean ondorio oso kaltegarriak izaten ditu eta tratamendu egokiak erabilita konpondu daitezke.

Sexu abusua gertatu dela identifikatzeko, adierazle espezifikoak eta inespezifikoak daude. Espezifikotan, lesio eta odol jakinen bitartez ikus daiteke, edota haurrak izan ditzakeen infekzio genitaletan edo gaixotasunetan. . Inespezifikoetan, sabel aldeko edota buruko mina nabarmentzen dira, inongo arrazoi organikorik gabe.

Azkeneko urteetan, sexu abusua internet bidez ematen da, haurrak nahigabe edo nahita pornografiarekin eta sexu abusatzaileekin ematen dutelako. Gainera, haurren erdiek ez diote inorri honen berri ematen.

Familiaz kanpo, beste hainbat pertsonek eragin diezaiokete abusua haurrari; askotan pertsona heldu ezaguna izaten da, haurrari konfiantza eskainiz haurrari abusua egiten diona.

HAURRAREN BABESGABETASUNAREN BESTE ADIERAZLE BATZUK

Badira adierazle batzuk haurrak tratu txarra edo abandonua jasaten ari den edo jasan izan duen adierazten digutenak. Besteak beste adierazle akademikoak, adierazle emozional eta psikologikoak eta familiako adierazleak.

Adierazle akademikoak: eskolako emaitzetan aldaketa handiak gertatzen direnean garrantzitsua da antzematea. Adi egon behar da, izan ere, ikasle on bat izatetik ikasten uzten duten haurrekin babesgabetasun arazo bat egon daitekelako.

Ikerketa askok diote ezgaitasun fisiko edo garapeneko atzerapen bat duten haurrek, arrisku handiagoa dutela tratu txarrak edo axolagabekeria jasateko.

Adierazle emozional eta psikologikoak: askotan irakasleek “ezberdinak” diren haurrei kasu berezia egiten diete. Irakasleek arreta handia izan behar dute haurren bat pasibo egonez gero. Haur baten portaera bat-batean aldatuz gero tratu txarren edo axolagabekeriaren ondorioz izan daiteke.

Familiako adierazleak: irakasleek gurasoak haurrekin nola sentiarazten diren ere jakin dezakete, gurasoekin izaten dituzten harremanen bitartez. Askotan, ez dute haurrenganako kezkarik agertzen eta haurrei mespretxu egin eta kulpa egozten diete.