Arrisku sozialak

Pertsonen inguruneko ezaugarri eta baldintzak direla medio, sozialki baztertuak izateko arriskuak dira.

Hezkuntzara begiratzen jartzen bagara, gure ikasleen inguruneak (familia, eskola, auzoa, herria..) dituen baldintzak eraginez, beste ikasleengandik baztertuak izateko arriskuan daudenean, esaten diogu arrisku sozialean dauden haurrak direla. Baldintza horiek ikusita, haurrek beraien beharrak ez asetzea dakar (integrazioa, garapena…).

Arreta goiztiarrak, arrisku sozialean dauden haurrei erantzutea izango du helburu. Garrantzitsuena, haur guztiek dituzten behar guztiak kontuan hartu eta horiek asetzea izango da zeregin nagusia.