Adimen urritasuna

DEFINIZIOA

Haurrek izan ditzaketen urritasun bat adimenarena da. Urritasun honetaz hitz egiten denean, funtzionamendu intelektualaz hitz egiten ari gara. Hortaz, kasu hauetan haurrek ikasteko adimen gutxi edota jokaera arazoak izan ohi dituzte. Egunerokotasunean moldatzeko izan daitezkeen funtsezko mugei egiten die erreferentzia.

MOTAK

Urritasun hau jaiotakoa edo kanpo faktore bat eraginda izan daiteke:

Jaiotakoa izanez gero, ohikoena Down sindromea edo X ahula gaixotasuna izatea da. Down sindromea 21.kromosoma parean, 3 kromosoma egoten direlako gertatzen da. Emakumea edo gizona hainbat eta helduagoa izan, orduan eta aukera gehiago izango ditu haurrak Down sindromearekin jaiotzeko.

X ahula genetikak eragindakoa da, amek transmititzen duten gaixotasun bat da, baina gehienetan emakumeek ez dute jasaten.

Kanpo faktoreak eraginda baldin bada, arrazoi ezberdinengatik izan daiteke: burmuinean lesioa, sukarra, epilepsia … eta hauek edozein adinetan eman daitezke.

Bi dira adimen urritasun motak ezagunenak, Down sindromea eta X ahula.

EZAUGARRIAK

Adimen urritasuna daukaten pertsonen koefiziente intelektuala 70 edo 75 baino baxuagoa izan ohi da. Adimen urritasuna edukitzeko koefiziente intelektual baxua izateaz gain, egokitzeko gaitasunetan ere mugak dituzte, gutxienik hurrengo esparruetatik bi edo gehiagotan:

  • Komunikazioa: Informazioa ulertzeko eta jokabide sinbolikoz adierazteko gaitasunak. Komunitatearen erabilpena: Garraioa, dendetan erosi, osasun kontsultak …
  • Zaintza pertsonala: garbiketa, elikadura, janzkera…
  • Etxeko bizimodurako gaitasunak: arroparen zaintza, etxeko egitekoak…
  • Gaitasun sozialak: elkarrekintza hasi,mantendu eta bukatu; testuinguruko seinaleak ulertu; sentimenduak ezagutu …
  • Autoerregulaziorako gaitasunak: ordutegi bat hautatu, ordutegiekin eta interes pertsonalek bat datozen ekintzak burutu, arazoak konpontzen jakin, laguntza behar denean eskatzen jakin …
  • Segurtasuna eta osasuna: norbere osasunaren mantenua, gaixo noiz dagoen jakin, tratamenduak hartzen jakin  
  • Gaitasun akademiko funtzionalak: Kognitiboak eta eskolan ikasitakoa, norbere bizitzan funtzionalak direnak; idazmena, irakurketa …
  • Aisia: norbere behar eta interesekin bat datozen aisiako jarduera anitzen aukeraketa.
  • Lana: lana lortu eta mantentzeko gaitasuna

ESKU HARTZEA

Adimen urritasuna duen ikasle batekin lan egiteko orduan, irakasleek ebaluazio bat egin behar dute, ikaslearen alderdi indartsuak eta ahulak identifikatzeko, Ebaluazio horretan, ikaslea eta bere testuingurua ebaluatuko du. Bestetik, gelan helburua eta egin beharrekoak zehaztuko dira, bere ikaste prozesuan garapen positiboa eduki dezan.